jueves, 5 de noviembre de 2015

Urarren kontsumoa DFC



LINKS  INTERESGARRIAK



Uraren kontsumoa.Enkesta.  



Gaur egun, gipuzkoar bakoitzak egunero 250 litro inguru gastatzen dugula kalkulatzen da. Kontsumo honetan etxeko kontsumoa nahiz industriala eta zerbitzu publikoetakoa barne daude. Alde batetik zorionekoak gara nahiko ur dugulako, kalitatezkoa eta prezio arrazoizkoan. Ingurune euritsu batean bizi gara eta ura tratatzen duten instalazio egokiak ditugu. Baina, hau ez da beti horrela izan, ezta gaur egun ere munduko beste zenbait tokitan. Bestalde, bataz besteko kontsumoa da eta urtetik urtera igotzen doa. Gehiegizko kontsumoak arazketan gastua dakar. Gainera, klimatologia aldatu daiteke eta hain zuzen ere hori da gertatzen ari dena. Ura aurreztuz ingurumen inpaktua gutxitzen dugu

NOLA AURREZTU  SUKALDEAN

● Ur-ihesak konponduz. Iturri bat tantaka, egunean 30 litro bihurtzen dira, hau da, 10.000 litro baino gehiago urtean.
 ● Iturria itxiz ontziak xaboitzerakoan. Garbiketa bakoitzeko 100 litroraino
. ● Bai ontzi garbigailua eta arropa garbigailua beteta erabiliaz.
 ● Elikagaiak desizoztu izozkailutik hozkailura pasatzen eta ez ur txorrota hotz baten azpian. Sukaldeko iturritik ia 15 litro minutuko erortzen dira
. ● Etxeko iturrietan ekonomizatzaileak ipiniz % 50a baino gehiago aurreztera irits gaitezke.
 ● Etiketa ekologikoa duten elektragailu eraginkorrak erosiz. Nola aurrez dezakegu? Hainbat egoera ezberdintzera goaz: 

BAINUGELAN
● Ur-ihesak konpondu. Ihesak dituen komun batek urtean 200.000 litro ur gasta ditzake. Kontsumo ohiturak aldatu: 
● Beti hobe izango da dutxa hartzea bainatu ordez. Bainu batean 300 litro gastatzen dira eta 100 litro inguru 5 minututako dutxa batean. 
Hauek 50era murriztuko lirateke ekonomizatzaile batekin. Ura eta energia aurrezten ditugu.
 ● Ez dugu komuna zakarrontzi bezala erabili behar. Zigarro-punta edo paper bat botatzerakoan zakarrontzia erabili ordez, 9-10 litro ur alferrik gastatzen dira.
 ● Komun berrien bi sakagailuak ondo erabili behar ditugu
. ● Konketako iturria itxi behar dugu hortzak, eskuak,... garbitzerakoan. Aldaketa teknologikoak
: ● Etxeko erabileretarako monomando iturria betiko iturria baino egokiagoa da. 



martes, 9 de diciembre de 2014

Biztanleria